IZEN-EMATEAK

Izen-emateak gure webgunean eskuragarri dagoen inprimaki baten bidez egingo dira.

Izena emateko faseak:

  • Lehen Fasea: Azaroaren 22tik 28ra arte. Fase honetan, Usurbilen erroldatuta dauden gehienez 25 pertsonek izena emateko lehentasuna izango dute, horien artean Santuenea auzoko Ibaiondo elkarteko 5 bazkide.

  • Bigarren Fasea: Abenduaren 1ean hasiko da, 21:00etan, eta irekita egongo da ekitaldia hasi baino 7 egun lehenago arte edo eskuragarri dauden 100 plazak bete arte.

Izen-emate prezioa: 45 €

GARRANTZITSUA!

Dortsalen bilketa martxoaren 19an, ostirala, 18:00etatik 20:00etara izango da Santuenea frontoian, eta larunbatean, martxoaren 20an, goizeko 06:00etatik aurrera.

Boxak larunbatean, martxoaren 20an, irekiko dira 06:00etatik aurrera.