Jon Arzubialde, 100 km-ko M60 mailako munduko txapelduna!
Jon Arzubialde, 100 km-ko M60 mailako munduko txapelduna eta Espainiako errekor berria
Ibai-Ondo Backyard-eko lan taldean atletismoa pasioz bizi duten pertsonak ditugu, eta horietako bat da gure kidea Jon Arzubialde. Antolakuntzan lan egiteaz gain, urtero erronkan parte hartzen duen korrikalaria ere bada.
Joan den astean, Amesen (A Coruña), Jonek sekulako balentria lortu zuen: 100 kilometroko M60 mailako munduko txapeldun izendatu zen. Distantzia gogorra 8 ordu, 11 minutu eta 37 segundotan osatu zuen, eta marka horrekin Espainiako M60 mailako errekorra hautsi zuen, aurrekoa 20 segundo eskasean gaindituz.
Beste behin ere, urteak igaro arren, ilusioa, ahalegina eta lehiatzeko gogoa bere horretan mantentzen direla erakutsi du.
Zorionak, Jon! Harro gaude Ibai-Ondo Backyard familiako kide zarelako.
