Ibai-Ondo Banckayard-eko Antolakuntza Taldearen Bisita Lacturale Enpresara

7/28/20251 min irakurri

Ibai-Ondo Backayard-eko antolakuntza taldea bisita egitera joan da Lacturale enpresaren instalazioetara. Enpresa hau gure ekitaldiaren babeslea da, eta benetan interesgarria izan da haien lan egiteko modua ezagutzea. Lacturalek esne litro bakoitzaren atzean dagoena ulertzen lagundu digu, eta haien balioak deskubritu ditugu.

Prozesuaren Ezagutza eta Ikaskuntza

Borjaren gidaritzapean, Lacturale enpresaren instalazioetara bisita gidatua izan genuen. 800 behi baino gehiago dituzten hazkuntza-prozesua oso irakargarria izan zen. Beren behien jeztea eta produktuen elaborazioa nola egiten duten ikusi genuen: esnea, gazta, jogurtak, izozkiak… bakoitzak prozesu berezi eta zehatzak ditu, eta hauek ezagutzeak aukera ematen digu haiek sortzen dituzten produktuen kalitatea estimatzeko.

Sagardo Menu Klasikoa Perkatzenea Sagardotegian

Goizari amaiera emateko, perkatzenea sagardotegiko mahai baten bueltan elkartu ginen. Hemen sagardo menu klasikoa dastatzeko aukera izan genuen, eta guztiok ondo pasatu genuen. Lacturale enpresaren laguntza eta babesarengatik eskerrik asko, eta proiektu hau sostengatzeagatik. Gure ekitaldian parte hartu duten guztiak animatu nahi ditugu, enpresa hau babestera etortzera.